Itxi

Osasuna

Kopa (1. kanporaketa)

Osasunak aurrera egin du Erreginaren Kopan Seccio Esportiva AEM taldearen aurka garaipena eskuratuta (1-0)

EITB Media

Nafarroako taldeak 1 eta 0 irabazi dio Kataluniakoari Erreginaren Kopako lehen kanporaketako partida. Iara Lacostak sartu du neurketako gol bakarra, 48. minutuan.

  • Osasuna

    Osasunako jokalariak Iara Lacostak sartu duen gola ospatzen. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak aurrera egin du Erreginaren Kopan astearte honetan (irailak 13) Seccio Esportiva AEM taldeari 1 eta 0 irabazita txapelketako lehen kanporaketako partida.

Nafarroako eta Kataluniako taldeen arteko neurketa jokatu egin da, biak Bigarren Mailakoak baitira (1. RFEF) eta epailea ere ez denez Lehen Mailakoa (Liga F), ez dio eragiten Liga Fko epaileen grebak.

Lehen zatia parekatua izan da. Osasunak area kanpotik egin ditu saiakerak, baina ez du aurkariaren atea zulatzea lortu. Lehen 45 minutuetako abagune argiena talde gorritxoak izan du, baina Vilariñok ez du asmatu Miriam Rivasen pasea jaso ostean. Norgehiagoka golik gabe iritsi da atsedenaldira (0-0).

Bigarren zatiari bikain ekin dio Osasunak, hirugarren minutuan Iara Lacostak gola sartu baitu (1-0), atezainaren aurrean bakarrik geratu eta baloia ate barrura bidalita.

Norgehiagokako azken txanpan berdinketaren bila jo du Seccio Esportiva AEM taldeak; Osasunak, ordea, ondo eutsi dio defentsako lan ona eginda. Talde bisitariak abaguneak izan ditu amaieran, ez da gola sartzeko gai izan, eta garaipenak ez dio ihes egin talde gorritxoari (1-0).

Fitxa teknikoa:

Osasuna: S. Perez, Saioa (Merche Izal, 85. min), Vera, Josune, Celia (Julia, m. ), Miriam Rivas, Leyre F., Vilariño (Iara, m. 45), Arantxa, Alexia Jr. (P. Zugasti, 78. min) y Karolina (M. González, m. 60).

SE AEM: Mireya G., Cristina, Chibita M. (Jeni, 68. min), Nadia, Astrid, Lara (A. Gomez, 58. min), Mariajo, Patri T., Tamara, Anita (Astudillo, 58. min) eta Laura F. (Vivi, 58. min).

Gola: 1-0 (48. min): Iara Lacosta.

Epailea: Patricia Bianca Cosma Haiduc. Txartel horiak atera dizkie Karolina Osasunako jokalariari, baita Anita eta Nadia SE AEM taldeko futbolariei.