Itxi

Osasuna

Etxean

Osasuna aise gailendu zaio Almeriari Sadarren (3-1)

EITB Media

Budimir, Abde eta Moi Gomez izan dira nafarren golegileak. Gol guztiak bigarren zatian izan dira.

  • Osasunako jokalariak, goletako bat ospatzen

    Osasunako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Osasunak 3 eta 1 irabazi dio Almeriari LaLiga Santanderreko 34. jardunaldian Sadarren jokatutako partida.

Osasuna-Almeria partidaren laburpena

Lehen zatian, Osasuna Almeria baino askoz gehiago izan da, eta andaluziarrak asmatu ezinik aritu dira.

Aimar Oroz eta Moncayola izan dira nafarren artean jokalaririk erasokorrenak, Abe eta Budimirrekin batera. Min handia egin diote Almeriaren elai erdiari eta defentsari. Budimirrek izan du aukerarik argiena lehen zati honetan, baina Fernandok ondo urrundu du jaurtiketa.

Hala ere, Osasunak ez du bere nagusitasuna markagailura eraman. Rubiren taldeak, berriz, ezer gutxi egin du erasoan.

Gauzak atsedenaldiaren ostean aldatu dira. Orduan iritsi dira aukerak eta golak. Lehenengoa, bigarren zatia hasi eta berehala, Ante Budimirrek egin du.

Sei minutu geroago, Abdek 2 eta 0ekoa egin du, gol ederra.

Hirugarrena sartzear izan da Aimar Oriz 69. Minutuan, baina bere falta jaurtiketak zutoina jo du. Ondoren, Luis Suarezek Almeriaren aukerarik argiena izan du, baina Aitor Fernandez atezainak baloia gelditzea lortu du, estu eta larri ibili bada ere.

Nafarren hirugarren 80. minutuan iritsi da, Moi Gomezek amaitutako jokaldi batean.

Ezer gutxi gertatu da ondorengo minutuetan. Osasunak merezimendu osoz poltsikoratu ditu jokoan izan diren hiru puntuak.

Eta azken minutuetan iritsi da Almeriaren gola, Lazarok egin du, 91. minutuan. Merezitako hiru puntu eraman ditu Osasunak.

Fitxa teknikoa

3 – Osasuna: Aitor Fernandez; Peña (Diego Moreno, 81. min), Aridane, David Garcia, Manu Sánchez; Torro; Barja (Moi Gomez, 58. min), Aimar, Moncayola (Pablo Ibañez,  81. min), Abde (Ruben Garcia, 81. min); Budimir (Chimy Avila, 70. min).

1 – Almeria: Fernando; Pozo, Ely, Babic, Centelles; Melero (Portillo, 67. min), De la Hoz (Samu, 72. min), Robertone (Ramazani, 79. min); Embarba (Arnau, 67. min), Baptistao (Lazaro, 67. min), Luis Suarez.

Golak: 1-0, 46. min: Budimir. 2-0, 51. min: Abde. 3-0, 81. min: Moi Gomez. 3-1, 92. min: Lazaro.

Epailea: Mateu Lahoz (valentziako batordekoa). Ez du txartelik atera.