Itxi

Osasuna

Erreginaren Kopa 2023-2024

La Solana-Eibar eta Osasuna-AEM, Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketak

EITB Media

Armaginek FF La Solana Quesos La Casota taldeari egingo diote bisita Kopako bigarren kanporaketan; gorritxoek, aldiz, etxean hartuko dute Seccio Esportiva AEM taldea. Kanporaketak partida bakarrera erabakiko dira. Neurketak urriaren 10a eta 12a bitartean jokatuko dira.

  • Erreginaren Kopa

    Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketen zozketako irudia. Argazkia. RFEF

Eibarrek FF La Solana Quesos La Casota taldea izango du aurkari eta Osasunak Seccio Esportiva AEM, Erreginaren Kopako bigarren txandan. Zozketa ostiral honetan, irailaren 29an, egin da Espainiako Futbol Federazioaren Futbolaren Hirian (Las Rozas, Madril).

Hala, armaginek etxetik kanpo jokatu beharko dute; zehazki, Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa). Bestalde, gorritxoek etxean hartuko dute Lleidako taldea.

Kanporaketak partida bakarrera erabakiko dira, eta neurketak urriaren 10a eta 12a bitartean jokatuko dira.

2023-2024ko Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketak:

FF La Solana Quesos La Casota - Eibar

Malaga - Cacereño

Real Union Tenerife - Espanyol

Balears - Granada

Osasuna - SE AEM

Alba Fundacion - Rayo Vallecano

Oviedo - DUX

Kordoba - Juan Grande