Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

PSGk Kluben Munduko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du, Real Madril 4-0 garaituta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Fabian Ruiz (2), Dembele eta Gonzalo Ramos izan dira golegileak, eta Frantziako taldek erabat kontrolatu du neurketa. Luis Enriqueren gizonek Chelsearen kontra jokatuko dute finala, igande honetan.

  • PSG eta Real Madrilen arteko partidako irudia.

    PSG eta Real Madrilen arteko partidako irudia. EFE

Paris Saint-Germain Kluben Munduko Txapelketako finalean izango da, asteartean Xabi Alonsoren Real Madrili erraz irabazita. Hasieratik Frantziako taldea izan da nagusi, norgehiagoka osoan. Madrildarrek lehen hamar minutuetan atzean egindako bi akatsek erabat baldintzatu dute finalaurrekoa. Horrenbestez, txapelketatik at geratu da Real Madril.

Fabian Ruizek eta Ousmane Dembelek Raul Asenciok egindako hanka-sartzeak gola ekarri dute berehala. Real Madrilek, Gonzalo Garcia, Kylian Mbappe eta Vinicius Junior hasieratik zelairatuta, ezin izan dute aukera garbirik sortu: partida osoan, behin bakarrik jaurti dute atera.

Atsedena baino lehen, Ruizek PSGrne hirugarrena igo du markagailura. Ondoren, Gonzalo Ramosek laugarrena sartu du, partidaren amaieran, atzelari madrildarren geldotasunaren aurrean.

FITXA TEKNIKOA:

4- PSG: Donnarumma; Hakimi, Marquinhos, Beraldo, Nuno Mendes (Lee Kang-In, 80. min); Vitinha, Joao Neves, Fabian Ruiz (Zaire-Emery, 67. min); Doue (Mayulu, 67. min), Dembele (G.Ramos, 59. min) eta Kvaratskhelia (Barcola, 59. min).

0- REAL MADRIL: Courtois; Valverde, Rüdiger, Asencio (Militao, 64. min), Fran Garcia; Tchouameni, Güler (Lucas Vazquez, 84. min), Bellingham (Modric, 64. min); Gonzalo (Carvajal, 71. min), Mbappe eta Vinicius (Brahim, 64. min).

GOLAK:

1-0, 6. min: Fabian Ruiz.

2-0, 9. min: Ousmane Dembele.

3-0, 24. min: Fabian Ruiz.

4-0, 87. min: Gonçalo Ramos.

EPAILEA: Szymon Marciniak (POL). Joao Nevesi atera zion txartel horia (45+2. min) PSGn; eta Tchouameniri (28. min) eta Carvajali (73. min) Real Madrilen.