Itxi

Reala

Hypermotion Liga

Sansek puntu bat lortu du Almeriaren aurka Anoetan jokatutako partidu parekatu batean

eitb

Sanse Hypermotion Ligako bigarren garaipena lortzeko atarian geratu da, Anoetan UD Almeriaren aurka 2-2 berdindu baitu.

  • Ochieng. Iturria: @RSZubieta_

    Ochieng. Iturria: @RSZubieta_

Sanse Hypermotion Ligako bigarren garaipena lortzeko atarian geratu da, Anoetan UD Almeriaren aurka 2-2 berdindu baitu, 2025/26 denboraldiko Hypermotion Ligako 3. jardunaldian.

Txuri-urdinek indartsu ekin diote partidari, baina lehen zatia tanteoa izan da bi taldeentzat. Hala ere, ordu erdia igarota, Sansek estreinako gola sartu du Arkaitz Mariezkurrenari esker; izan ere, aurkariaren arean baloi bat galdu ondoren, berehala berreskuratu eta penaltia behartu du. Berak bota eta sartu du partiduko lehen gola.

Atsedenaldira Sanseren aldeko abantailarekin iritsiko zirela zirudienean, baina, Nico Melamedek area barruan solte zegoen baloi bat aprobetxatu du berdinketa lortzeko, jaurtiketa eder batekin.

Atsedenaldiaren ostean, Realaren bigarren taldeko Lander Astiazaran jokalariak erdiraketa ona jarri du arean, eta Carrerak gol egin du: 2-1ekoa.

Hala ere, Almeriak ez du amore eman eta berdinketa lortu du Adrian Embarbaren kalitate handiko jokaldi bat bikain burututa. Erdilariak aurrealdean erdiraketa bat jaso eta txokotik bidali du baloia sare barrura.

Berdinketa honekin, Sansek 4 puntu lortu ditu hiru jardunalditan eta taularen erdialdean kokatu da. Almeria, berriz, laugarren dago, 5 punturekin.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala B: Fraga; Dadíe, Beitia, Peru Rodriguez, Agote (Balda, 68. min); Carbonell, Mikel Rodriguez (Gorosabel, 61. min), Astiazaran (Lebarbier, 74. min); Ochieng (Marchal, 61. min), Carrera (Orobengoa, 68. min) eta Mariezkurrena.

2 - Almeria: Andres Fernandez; Luna, Chumi, Bonini, Alex Muñoz; Lopy, Selvi (Horta, 61. min), Melamed (Perovic, 87. min); Puigmal (Arribas, 73. min), Lazaro (Embarba, 61. min) eta Soko (Leo Baptistao, 73. min).

Golak: 1-0, 34. min: Mariezkurrena; 1-1, 44. min: Melamed; 2-1, 48. min: Carrera; 2-2, 83. min: Arribas.

Epailea: Alejandro Morilla. Txartel horia atera die Realeko Ochieng, Carbonell eta Peru Rodriguezi eta Almeriako Chumi, Soko, Alex Muñoz eta Embarbari.