Itxi

Futbola

FITXAKETAK

Illarramendik Hong Kongeko Kitchee SC taldean jokatuko du

EITB Media

Asier Illarramendik norabide aldaketa bat egin du eta bere nazioarteko ibilbideari beste helmuga bat gehitu dio.

  • Asier Illarramendi.

    Asier Illarramendi. Irudia: EITB Media

Asier Illarramendik  Europatik urrun jarraituko du bere ibilbidea eta, MLS ligan Football Club Dallasekin egon ondoren, Asiara abiatuko da. Erdilari euskaldunak Hong Kongeko Kitchee SC taldean jokatuko du denboraldi honetan. Gainera, Iñigo Calderon Alaveseko harrobiko entrenatzaile eta jokalari ohia izango du entrenatzaile lanetan.

Realeko jokalari ohiak gainditu ditu azterketa medikoak eta taldean sartzeko behar duen dokumentazioa jasotzeko zain dago.