Itxi

Futbola

Hiru porrot

Euskal taldeek gaizki hasi dute 2013a

Erredakzioa

Athleticek, Osasunak eta Realak galdu egin dute, eta atzerapauso nabarmenak eman dituzte sailkapenean.

  • Ibai Gomez Levanteren aurka. Argazkia: EFE

    Ibai Gomez Levanteren aurka. Argazkia: EFE

Euskal taldeek urtea gaizki hasi dute, eta hiru porrot mingarri jaso dituzte. Gainera, Realak, Osasunak eta Athleticek sailkapenean atzerapauso kezkagarria eman dute, eta urtarrilean posizioak berreskuratzeko ahalegina egin beharko dute.

Donostiako taldeak 4-3 galdu zuen Real Madrilen aurka, eta Montanierren mutilek Santiago Bernabeu estadioan garaipena lortzeko abagune ederra galdu zuten. Mourinhoren taldeak lehenengo zatiko 8. minututik hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuen Adanek txartel gorria ikusi zuelako, baina txuri-uridnek ezin izan zuten defentsan sendo eutsi. Azkenean Cristiano Ronaldok norgehiagoka erabakita utzi zuen.

Athleticek ere porrot oso mingarria jaso zuen Levantaren aurka, etxetik kanpora (3-1). Marcelo Bielsaren taldeak 0-1 itxaropentsu batekin hasi zuten neurketa, baina defentsako ahultasunak eta Laporteren kaleratzeak partida erabat baldintzatu zuten.

Osasuna BBVA Ligako azkenengo sailkatua da, Sevillaren aurka 1-0 galdu ondoren. Epailearen erabakiek, gorritxoen kalterako, neurketa erabaki zuten (Kike Solari legezko gola balioztatu zion, eta Sevillaren golean Reyes jokoz kanpoko posizioan zegoen), eta azkenean Michelen taldeak hiru puntuak eskuratu zituen.