Futbola
Erreginaren Kopa
Reala-Bartzelona eta Athletic Club-Levante, final-laurdenetan
Agentziak | Erredakzioa
Kanporaketak hilaren 18an jokatuko dira eta final handia 26an, goizeko 11:00etan.
-
Athletic, ligako txapelduna
Emakumezkoen Futbol Ligako sailkapeneko lehenengo zortzi taldeen artean jokatuko da Erreginaren Kopa.
Final-laurdenak ekainaren 18an eta 19an jokatuko dira, finalerdiak 24an eta final handia hilaren 26an. Reala-Bartzelona eta Athletic-Levante dira final-laurdenetako partidak eta irabazleek euren artean jokatuko dute finalerako txartela erdiesteko.
Erreginaren Kopa, final laurdenak
Ekainak 18
10.00 Reala-Bartzelona
12.00 Athletic Club-Levante
Ekainak 19
10.00 Granadilla Tenerife-Valentzia
12.00 Atletico Madril-Sporting Huelva