Itxi

Futbola

Europan

Zozketa batzuetan 'bola beroak' erabili direla aitortu du Blatterrek

Agentziak | Erredakzioa

Halere, FIFA berak zuzendu zuen garaian ez zela inoiz halakorik gertatu gaineratu du.

  • Joseph Blatter. EFE

    Joseph Blatter. EFE

Joseph Blatter FIFAko presidente ohiaren esanetan, “Europa mailan” futbol txapelketa batzuen zozketetan “bola beroak” erabili dituzte, eta bera horren lekuko izan da, baina FIFA berak zuzendu zuen garaian ez zela inoiz halakorik gertatu gaineratu du.

'Bai, egin daiteke. FIFAn ez da horrelakorik inoiz gertatu baina ikusi dut nola egin den, lekukoa izan naiz. Bola beroak modu batean ala bestean, baina bai markatu daitezke, berotu, hoztu...' adierazi du Blatterrek.