Itxi

Futbola

Eurokopa 2016

Errusiari bidea zaildu zaio Eslovakiarekin galdu ostean (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Vladimir Weissek eta Marek Hamsikek egin dituzte eslovakiarraren bi golak. Errusiarrena Glushakovek sartu du.

  • Smolnikov (Errusia) eta Weiss (Eslovakia). Argazkia: Efe.

    Smolnikov (Errusia) eta Weiss (Eslovakia). Argazkia: Efe.

Eslovakiak lehen garaipena lortu du Eurokopa batean Pierre Mauroy zelaian Errusia 1 eta 2 mendean hartu ostean. Ondorioz, hurrengo faserako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute eslovakiarrek.

Vladimir Weiss (32. minutuan) eta Marek Hamsik (45.ean) jokalariek egin dituzte eslovakiarren golak. Glushakovek, berriz, aldea murriztu du 82.ean errusiarrentzat. Errusiak puntu bakarra du sailkapenean, Ingalaterraren aurka lortutakoa, hain zuzen.