Itxi

Futbola

Eurokopa, final-laurdenak

Gales finalerdietan sartu da, ezustean

Agentziak | Erredakzioa

Belgika kanporatu dute final-laurdenetan 3-1. Balen taldeak Portugal izango du aurkari uztailaren 6ko finalerdian.

Galesek beste ezusteko bat eman du Frantziako Eurokopan Belgika final-laurdenetan 3 eta 1 kanporatuta.

Gales lehen aldiz ari da Eurokopa batean parte hartzen, eta lehen aldiz izango da txapelketa handi bateko finalerdietan. Bere historian izandako antzeko arrakasta 1958ko Munduko Txapelketan lortu zuen, Suedian. Orduan 2-0 irabazi zion Brasili Goteborgen.

Neurketako lehen gola Belgikak egin du, 13. minutuan. Radja Nainggolan izan da golegilea, jaurtiketa ikusgarria eginda. Banakoa Ashley Williamsek egin du 31.ean, buruz. 2-1ekoa, berriz, Hal Robson-Kanuk sartu du, 55. minutuan. Galesekoen azken gola San Vokesek egin du, 86.ean, zelaian 6 minutu bakarrik zeramatzanean.

Gales eta Portugalen arteko finalerdia uztailaren 6an, asteazkenean, jokatuko da, Lyonen.

Fitxa teknikoa

3 - Gales: Hennessey; Davies, A.Williams (K), Chester; Gunter, Ramsey (James, m.88), Ledley (King, 78. min), Allen, Taylor; Bale eta Robson-Kanu (Vokes, 80. min).

1 - Belgika: Courtois; Meunier, Alderweireld, Denayer, J. Lukaku (Mertens, 75. min); Witsel, Nainggolan, De Bruyne, Carrasco (Fellaini, 46. min), Hazard (K); eta R. Lukaku (Batshuayi, 83. min).

Golak: 0-1, 12. min: Nainggolan; 1-1, 30. min: A. Williams; 2-1, 55. min: Robson-Kanu; 3-1, 85. min: Vokes.