Futbola
Hauteskundeak
Villar, UEFAko presidentea izateko hautagaia
eitb.eus
Espainiako Futbol Federazioaren presidenteak UEFAko presidentea izateko hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du.
-
Angel Maria Villar, Espainiako Futbol Federazioaren presidentea / Artxiboa: EFE.
Espainiako Futbol Federazioaren presidente Angel Maria Villarrek UEFAko presidentea izateko hauteskundeetara hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du.
Hauteskundeak 2016ko irailaren 14an izango dira, Atenasen egingo den Ezohiko Batzordean. Asteazkenean bukatuko da haugataitzak aurkezteko epea.
UEFA hauteskundeak deitzeko behartuta egon zen, TASen ebazpen batek Michel Platini presidente ohia lau urtez zigortu ostean. Erakundearen kodigo etikoa ez betetzeagatik zigortu zuten Platini.
UEFAko jarduneko presidentea izan da 2015eko abendutik. Eurokopako arduradun nagusia izan zen, eta orain behin betikoa egin dezake kargua. Michel van Praag, Herbeheretakoa, eta Alekzander Ceferin, Esloveniakoa, izan daitezke bilbotarraren aurkariak.