Itxi

Futbola

Sailkapeneko azkena

Pako Ayestaran, Valentziatik at

Agentziak | Erredakzioa

Klubak, gipuzkoarra entrenatzaile kargutik kentzeko, kirol-ibilbidea eta lortutako emaitzak aztertu dituela esan du.

  • Pako Ayestaran

    Pako Ayestaran

LaLiga Santanderreko azken tokian dago Valentzia lau jardunaldi jokatuta. Partida guztiak galdu dituzte, azkena San Mamesen Athleticen kontra (2-1) eta ondorioz klubak Pako Ayestaran kargutik kentzea erabaki du.

Entrenatzaile berria heldu arte  Voro Gonzalezek zuzenduko du taldea.