Itxi

Futbola

Bizkerrek antolatuta

Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol Txapelketa, asteburuan

Agentziak | Erredakzioa

Athleticek, Atleticok, Bartzelonak eta Valadares de Gaiak, besteak beste, txapelketan parte hartuko dute. Partida guztietarako sarrera libre eta doakoa izango da.

Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol Txapelketa-Roberto Tamayo Memorialaren 11. ekitaldia jokatuko da datorren asteburuan, eta Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona, Valadares de Gaia, Erandioko Betiko Neskak F.K.E. eta Getxoko Bizkerre taldeek parte hartuko dute.

Txapelketa Bizkerre futbol taldeak antolatu du, Getxo Kirolak erakundearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste erakunde pribatu batzuekin elkarlanean.

Txapelketaren lehenengo fasea larunbatean jokatuko da, ekainaren 17an, 10:30etik aurrera, Bolue 1 eta 2 futbol zelaietan.

Goizean zuzeneko norgehiagokak jokatuko dira, eta horietan erabakiko dira Fadurako zelaian biharamunean jokatuko diren finalak. Horrela, igandean, ekainaren 18an, 5. eta 6. postuak erabakiko dituen partida 09:30ean hasiko da, 3. eta 4. postuak erabakiko dituena 10:40an, eta, azkenik, final handia eguerdiko 12:15ean.

Aurreko edizioetan egin izan den moduan, partida guztietarako sarrera libre eta doakoa izango da.