Itxi

Futbola

Kontuak blokeatu dizkiote

AEBk Rafa Marquez zigortu du ustez narko batekin harremana izateagatik

Erredakzioa

22 mexikar eta 42 enpresa zigortu ditu Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak, ustez Raul Flores Hernandez narkotrafikatzailea buru duten jarduerekin lotura izateagatik. Kontuak blokeatu dizkiete.

  • Rafael Marquez. Argazkia: EFE

    Rafael Marquez. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak 22 mexikar eta 42 enpresa zigortu ditu, ustez Raul Flores Hernandez narkotrafikatzailea buru izan duten jarduerekin harremana izateagatik. Zigortuetako bat Rafa Marquez futbolaria da.

Marquezi eta zigorrak jaso dituzten gainerako pertsona eta enpresei blokeatu egin dizkiete kontuak. AEBko Gobernuaren ustez, Marquezek "harreman estua eta luzea du narkotrafikatzailearekin, eta aktiboak kudeatu ditu berarentzat".