Itxi

Futbola

300 milioi euro

Manchester Cityk Messiren etete-klausula ordaindu nahi du

Erredakzioa

C+ Frantziak publikatu duenez, Ingalaterrako taldea prest omen dago Lionel Messirengatik 300 milioi euro ordaintzeko.

  • Linel Messi. Argazkia: EFE

    Lionel Messi. Argazkia: EFE

Bartzelonan urak nahasita dabiltza eta klubean ez dira uda lasaia pasatzen ari. Gainera, Manchester Cityk Lionel Messi fitxatu nahi omen du, eta bere 300 milioi euroko etete-klausula ordaintzeko prest omen dago, C+ Frantziak publikatu duenez.

Khaldoon Al Mubarak Manchester Cityko presidenteak ostiralean adierazi zuenez, klubak bere historiako fitxaketa garestiena egingo du irailaren 1a baino lehen; data horretan amaitzen da fitxaketak egiteko epea.

Bartzelonak uztailaren 5ean iragarri zuen Messirekin akordiora iritsi zela kontratua berritzeko 2021. urtera arte, baina jokalari argentinarrak oraindik ez du kontratua berritzeko akordioa sinatu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Messi bideoak