Futbola
17:00etan
Ipuruak Euskal selekzioa – Txekia partida hartuko du larunbatean
eitb.eus
Partidaz gain, larunbat osoan ekitaldi ugari izango dira duela 80 urte Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaldu zuen taldea omentzeko.
-
Euskal selekzioko jokalariak, Lezaman. Argazkia: ETB.
Euskal selekzioak Txekiakoaren aurka jokatuko du larunbatean, Ipurua futbol zelaian, 17:00etan. Iñigo Juaristi hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu: Athleticeko hamar, Realeko zazpi eta Bartzelonako bat.
Athleticeko Ainhoa Tirapu, Ainhoa Vicente 'Moraza', Ane Bergara, Vanesa Gimbert, Damaris Egurrola, Joana Flaviano, Maite Oroz, Erika Vázquez, Nekane Díez eta Yulema Corres deitu ditu.
Realetik, berriz, Mari Asun Quiñones, Leire Baños, Sandra Ramajo, Naiara Beristain, Manuela Lareo, Nahikari García eta Itziar Gastearena joango dira.
Selekzioa osatzeko, berriz, Marta Unzue Bartzelona taldeko jokalaria deitu du.
Partidaz gain, larunbat osoan ekitaldi ugari izango dira duela 80 urte Euskal Herriaren izena mundu osotik zabaldu zuen taldea omentzeko:
Ekitaldiak
11:00: 'Fan Zone' gunearen inaugurazioa Untzaga plazan. Puzgarriak eta gaztetxoentzako jolasak egongo dira
12:00: Euskal Selekzioko jokalarien aurkezpena zaleen aurrean
16:00: Kalejira Untzagatik Ipuruara
17:00: EUSKAL SELEKZIOA-TXEKIA partida
19:00: Nerea Rodriguez DJa
20:00: Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekitaldia
Bukatzeko: Disko-festa