Itxi

Futbola

2020ko Eurokopa

Brusela ez da EURO 2020ko egoitza izango eta Erroman jokatuko da lehen partida

Erredakzioa

UEFAk ostegun honetan jakinarazi du Belgikako Eurostadiumak ez dituela baldintzak betetzen. Ondorioz, Wembleyk hartko ditu D multzoko 3 partida, final-zortzirenetako bat, finalerdiak eta finala.

  • Erromako Estadio Olinpikoa. Argazkia: EFE

    Erromako Estadio Olinpikoa. Argazkia: EFE

UEFAk ostegun honetan jakinarazi du Brusela ez dela 2020ko Eurokopako egoitza izango. Eurostadiumak ez ditu bete Batozrde Exekutiboak ezarritako baldintzak eta baztertu egin dute Belgikako hiriburua egoitza gisa.

Ondorioz, Wembleyk ordezkatuko du Eurostadiuma eta Londresen jokatuko dira D multzoko hiru partida, final-zortzirenetako bat, eta aurretik adostu bezala, finalerdiak eta finala. Gainera, UEFAk baieztatu du, 2020ko Eurokopako lehen partida Erromako Estadio Olinpikoan jokatuko dela.

Bestalde, San Mames (Bilbo) E multzoko egoitza izango dela argitu du, Dublinekin batera. Multzoen faseko hiru partida eta final-zortzirenetako bat jokatuko dira San Mamesen.

UEFAren txostena

UEFAren Batzorde Exekutiboa ostegun honetan bildu da Nyonen (Suitza) duen Europako Futbolaren Etxean eta erabaki hauek hartu ditu:

UEFA EURO 2020

Burselak (Belgika) ez ditu bete UEFAren Batzorde Exekutiboak Eurostadiumari ezarritako balnditzak. Ondorioz, UEFAk erabaki du Bruselan jokatu beharreko partidak (multzoen faseko hiru neurketa eta final-zortzirenetako bat) Londresek (Wembley) hartuko dituela. Gainera, baieztatzen dugu Wembleyn jokatuko direla finalerdiak eta finala, aurretik adostuta zegoen bezala.

Erromako Estadio Olinpikoak hartuko du EURO 2020ko lehen partida.

Egitza izango diren herrialdeen bikotekidetza zozketa aleatorio baten bitartez erabaki da, binakako sei zerrenda ezberdinetan banatu direlarik. Bikoteak, herrialdeen kirol-gaitasunen eta oinarri-geografikoen arabera hartu dira. Hauexek izango dira:

• A Multzoa: Erroma eta Baku
• B Multzoa: San Petersburgo eta Kopenhage
• C Multzoa: Amsterdam eta Bucarest 
• D Multzoa: Londres eta Glasgow
• E Multzoa: Bilbo eta Dublin
• F Multzoa: Munich eta Budapest

Sailkatuta dagoen eta egoitza duen herrialde bakoitzak, gutxienez multzoen faseko bi partida jokatuko ditu etxean.