Futbola
LaLiga Santander
Michel entrenatzaile kargutik kendu du Malagak eta Jose Gonzalezek ordezkatuko du
Erredakzioa
Ostiralean Getaferen aurka galdu (1-0) eta 19 jardunalditan 11 puntu lortu ostean, Malagak erabaki du "Michelek ez duela lehen taldea zuzentzen jarraituko".
-
Michel, Getafe-Malaga partidan. Argazkia: EFE
"Jose Miguel Gozalez 'Michel' jaunak ez du Malaga taldea entrenatzen jarraituko", jakinarazi du Malagak larunbat honetan. Ostiralean Getaferen aurka galdu (1-0) eta 19 jardunalditan 11 puntu lortu ostean, klubak erabaki du Michel entrentzaile kargutik kentzea.
Malagak honakoa adierazi du ohar baten bitartez: "Michel iragan denboraldian iritsi zen Malagara, taldea egoera zailean hartu zuen, eta egoera zail horri buelta ematea lortu zuen. Denboraldi honetan, ordea, ez ditu emaitza onak lortu, taldea jaitsiera postuetan da, eta klubak uste du beharrezkoa dela aldaketa bat. Malagak eskerrak eman nahi dizkio Micheli, egindako lanagatik. Bestalde, kluba lanean ari da entrenatzaile berri bat fitxatzeko".
Jose Gonzalez, entrenatzaile berria
Malagak badauka jada entrentzaile berria. Klubak larunbat honetan jakainarazi duenez, Jose Gonzalez izango da talde andaluziarraren entrenatzailea denboraldi amaierara arte. Azken boldan, Cadiz, Granada eta Txinako talde bat entrenatu ditu Gonzalezek.