Itxi

Futbola

30 urte dauzka

Piquek 2022ra arte luzatu du kontratua, 500 milioi euroko etete klausularekin

Agentziak | Erredakzioa

421 partida jokatu ditu Bartzelonarekin eta 37 gol egin ditu.

  • Gerard Pique, Bartzelonaren entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

    Gerard Pique, Bartzelonaren entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

Gerard Piquek Bartzelonarekin duen kontratua luzatu du 2022ko ekainaren 30era arte, 500 milioi euroko etete klausularekin, klubak jakitera emandakoaren arabera.

Jokalari kataluniarra funtsezkoa da Bartzelonaren defentsan, baita Espainiako selekzioan ere, eta 25 titulu irabazi ditu guztira.

Piquek 421 partida jokatu ditu jada Bartzelonan egin dituen bi aroetan, eta 37 gol sartu ditu.

Munduko atzelari onenetarikoa da, eta dena irabazi du: Txapeldunen Liga (3), Errege Kopa (5), Espainiako Superkopa (5), Europako Superkopa (3), eta Kluben arteko Munduko Txapelketa (3).

Espainiako selekzioarekin, berriz, 2009an egin zuen debuta, eta Hegoafrikako Munduko Txapelketa (2010) eta Eurokopa (2012) irabazi ditu.