Futbola
Fitxaketa
Fernando Torresek Sagan Tosu Japoniako taldean jokatuko du
Erredakzioa
Talde japoniarrak aurrelari madrildarra fitxatu du, eta jokalariak espero du datorren uztailaren 22an hastea lanean bere talde berriarekin.
-
Fernando Torres, Sagan Tosuko kirol-zuzenadiarekin eta presidentearekin. Argazkia: EFE
Fernando Torresek Sagan Tosu Japoniako taldean jokatuko du datorren denboraldian. Hala jakinarazi du jokalariak berak, astearte honetan. Torresek esan du, uztailarn 22an hasiko dela lanean bere talde berriarekin.
"Atletico Madrilen egon naizen azken egunez gozatu nahi nuen, denbora bat hartu nire familiarentzat eta niretzat onena zer zen ikusteko. Asko pentsatutako erabakia izan da. Eskaintza asko izan ditut, baina nire talde berria Sagan Tosu da", adierazi du Torresek.