Itxi

Futbola

Deialdia

Kepa, Iñigo Martinez eta Azpilicueta, Luis Enriqueren lehen deialdian

Erredakzioa

Espainiako hautatzaile berriak hiru euskal jokalari deitu ditu Kroaziaren eta Ingalaterraren aurkako partidetarako. Diego Llorente ere deitu du, minduta egon arren. Kanpoan utzi ditu Alba eta Aspas.

  • Luis Enrique. Argazkia: @SeFutbol

    Luis Enrique, Espainiako hautatzailea. Argazkia: @SeFutbol

Luis Enrique Martinez Espainiako futbol selekzioko hautatzaile berriak bere lehen deialdia eskaini du ostiral honetan, Ingalaterraren eta Kroaziaren aurkako partidetarako egindakoa. Hiru euskal jokalari deitu ditu: Kepa Arrizabalaga (Chelsea), Iñigo Martinez (Athletic Club) eta Cesar Azpilicueta (Chelsea).

Gainera, Diego Llorente Realeko jokalaria ere sartu du deialdian, defentsa txuri-urdina min hartuta dagoen arren. Hautatzaileak esan du Llorentek selekzioaren dinamika hartzea nahi duela.

Bartzelonako entrenatzailea zenean, Luis Enriquek ez zuen harreman pertsonal ona izan Jordi Albarekin, eta deialditik at utzi du. Iago Aspas (Celta) eta Koke (Atletico Madril) ere zerrendatik at geratu dira.

Deialdia:

Atezainak: David de Gea (Manchester United), Kepa Arrizabalaga (Chelsea) eta Pau Lopez (Betis).

Defentsak: Dani Carvajal, Nacho Fernandez, Sergio Ramos (Real Madril); Cesar Azpilicueta, Marcos Alonso (Chelsea); Raul Albiol (Napoli); Diego Llorente (Reala); Iñigo Martínez (Athletic) eta Jose Luis Gayá (Valentzia).

Erdilariak: Sergio Busquets, Sergi Roberto (Bartzelona); Rodri Hernandez, Saul Ñiguez (Atletico Madril); Thiago Alcantara (Bayern Munich) eta Dani Ceballos (Real Madril).

Aurrelariak: Isco Alarcon, Marco Asensio (Real Madril); Alvaro Morata (Chelsea); Diego Costa (Atletico Madril); Suso Fernandez (Milan) eta Rodrigo Moreno (Valentzia).