Futbola
Jabe berria
Ronaldo, Valladolideko akziodun nagusia
Erredakzioa
Ronaldo Nazariok Valladolid klubaren agintari nagusi moduan aurkeztua izan da, akzioen %51 erosi ostean.
-
Ronaldo Nazario, Valladolideko agintari nagusia. Foto: EFE
Ronaldo Nazario da Valladolid klubaren akziodun nagusia eta astelehen honetan agintari nagusi moduan aurkeztua izan da, klubaren akzioen %51 erosita. Futbolari ohiak aurkezpen ekitaldian esan du, kluba irekia izan behar da guztientzat, eta "lehiakortasuna eta gardentasuna" promestu ditu.
Valladoliden aro berri honek, lau helburu nagusi dituela esan du: lehiakorrak izatea, gardentasunaren aldeko apustua egitea, iraultza bati ekitea, eta partaidetza sozialari arreta handia prestatzea.
Taldea Europako txapelketetarako sailkatzearen inguruan galdetuta, Ronaldok "lan egiteaz" soilik hitz egin du. "Ilusio handia" duela gaineratu du, eta "jendearen babesa" eskatu du, helburu handiagoak lortu ahal izateko.