Itxi

Futbola

2017an heldu zen

Joseba Etxeberria, Tenerifetik at

Agentziak | Erredakzioa

Klubak entrenatzaile kargutik kendu du elgoibartarra. Ligako oso hasiera kaskarra izan dute.

  • Joseba Etxeberria

    Joseba Etxeberria

Bigarren mailan (LaLiga 1/2/3) kargutik kentzen duten lehen entrenatzailea da Joseba Etxeberria.

Teneriferen liga hasiera oso txarra izan da, jokatutako bost jardunaldietan ez du partidarik irabazi. Hiru partida berdindu dituzte eta beste biak galdu, sailkapeneko 19. tokian dira eta horregatik bere kargutik kendu egin dute.