Futbola
2019-2020 denboraldirako
Rubiales: 'Ligak ordutegi hauekin jarraitzen badu, konpetentzia berreskuratuko dugu'
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko presidentea den Luis Rubialesek adierazi du, Ligak ordutegi ero hauekin jarraitzen badu, federazioak ordutegiak jartzeko konpetentzia berreskuratuko duela.
-
Luis Rubiales, Espainiako Futbol Federazioko presidentea. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko presidentea den Luis Rubialesek Ligari jakinarazi dio, "horrelako ordutegi eroak" jartzen jarraitzen badu, "federazioak ordutegien konpetentzia berreskuratu" dezakeela 2019-2020 denboraldian.
"Ligak ordutegi ero hauek jartzen jarraitzen badu, partiden ordutegiak ezartzeko konpetentzia berreskuratuko dugu 2019-2020 denboraldirako. Federazioan kokoteraino gaude", adierazi du Rubialesek twitter sare sozialean, #RespetemosElFutbol hastaga gaineratuta.
Denboraldi honetan, Ligako partida batzuk ordutegi aldaketak izan dituzte; adibidez, 3. jardunaldiko Celta-Atletico Madril atzeratu egin zen 16:15etik 18:30era, eta 5. jardunaldiko Betis-Athletic neurketa 18:30etik 20:00etara atzeratu zen.
Tebasen erantzuna
Javier Tebas Ligako presidenteak, azkar erantzun dio Rubialesen kritikari: "Ezin daiteke berreskuratu norberarena ez dena".