Itxi

Futbola

FRANCE FOOTBALL

2018ko Urrezko Baloia irabazteko hautagaiak argitaratu dituzte

EITB.EUS

Golardoa irabazi dezaketen artean, azken 10 sariak eskuratu dituzten Messi eta Ronaldo daude, baita FIFAren The Best saria irabazi berri duen Luca Modric ere.

  • 2018ko Urrezko baloia irabazteko hautagaiak. Argazkia: France Football

    2018ko Urrezko baloia irabazteko hautagaiak. Argazkia: France Football

France Football aldizkariak astelehen honetan eman du jakitera 2018ko Urrezko Baloia saria irabazteko 30 hautagaien behin betiko zerrenda. Sari horrek urteko jokalari onena izan denari aitortza egiten dio.

Hautagaien artean, Leo Messi eta Cristiano Ronaldo daude, hau da, azken 10 sariak eskuratu dituzten bi jokalariak. Argentinarrak 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2015ean bereganatu zuen golardoa; portugaldarrak, berriz, 2008, 2013, 2014, 2016 eta 2017an lortu zuen aipatu aintzatespena.

Aipatutako bi jokalariekin batera, bi aldiz hirugarren sailkatu den Neymar brasildarra eta Luka Modric kroaziarra daude. Azken hori faboritoen artean dago, FIFAren The Best saria irabazi berri baitu.

Hautagai guztien izenak:

Sergio Aguero (ARG / Manchester City)
Alisson (BRA / Liverpool)
Gareth Bale (GAL / Real Madril)
Karim Benzema (FRA / Real Madril)
Edinson Cavani (URU / PSG)
Thibaut Courtois (BEL / Chelsea)
Cristiano Ronaldo (POR / Juventus)
Kevin De Bruyne (BEL / Manchester City)
Roberto Firmino (BRA / Liverpool)
Diego Godin (URU / Atletico Madril)
Antoine Griezmann (FRA / Atletico Madril)
Eden Hazard (BEL / Chelsea)
Isco (ESP / Real Madril)
Harry Kane (ING / Tottenham)
N'Golo Kante (FRA / Chelsea)
Hugo Lloris (FRA / Tottenham
Mario Mandzukic (KRO / Juventus)
Sadio Mane (SEN / Liverpool)
Marcelo (BRA / Real Madril)
Kylian Mbappe (FRA / PSG)
Lionel Messi (ARG / Bartzelona)
Luka Modric (KRO / Real Madril)
Neymar (BRA / PSG)
Jan Oblak (ESLO / Atletico Madril)
Paul Pogba (FRA / Manchester United)
Ivan Rakitic (KRO / Bartzelona)
Mohamed Salah (EGI / Liverpool)
Sergio Ramos (ESP / Real Madril)
Luis Suarez (URU / Bartzelona)
Raphael Varane (FRA / Real Madril)