Itxi

Futbola

Kopa

Betis-Athletic eta Valentzia-Reala, final-zortzirenetan

eitb.eus

2018/19ko Erreginaren Kopako kanporaketa hau azaroaren 25ean jokatuko da, partida bakarrera. Partidak Sevillan eta Valentzian izango dira.

  • Athletic eta Realaren arteko azken derbia

    Athletic eta Realaren arteko azken derbia

2018/2019ko Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidak azaroaren 25ean jokatuko dira, partida bakarrera.

Euskal taldeek etxetik kanpo jokatuko dute; Athletic Betisen aurka arituko da, Sevillan, eta Realak Valentzia izango du aurkari, Mestallan.

Abenduaren 13an, final-laurdenetako partidak zozkatuko dira, eta lehenengo kanporaketa honetako irabazleak izango dira zozketan.