Itxi

Futbola

ZIGOR-PROPOSAMENA

60.000 euroko isuna Euskadiko Federazioari, Euskal Selekzioaren lagunartekoarengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Indarkeriaren Aurkako Batzordearen aburuz, 'gabeziak' egon ziren 'ikusleak zelaira sartzeko kontroletan'.

  • Euskal Selekzioa - Venezuela. Argazkia: EFE

    Euskal Selekzioa - Venezuela. Argazkia: EFE

Indarkeriaren Aurkako Batzordeak 60.000 euroko isuna ezarri nahi dio Euskadiko Futbol Federazioari, iritzi baitio urriaren 12an Mendizorrotzan jokatu zen Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko lagunartekoan "gabeziak" egon zirela "ikusleak zelaira sartzeko kontroletan".

Batzordearen arabera, "bengalak sartu eta piztu ziren; atsedenaldian petardoak jaurti zituzten; pankartak zabaldu ziren aurretik horren berri eman gabe, eta, gainera, ez zuten suaren kontrako materialaz egindakoak ziren egiaztapenik; irteeretan jendea zegoen pilatuta; behin partida amaituta, hiru ikusle zelaian sartu ziren, eta jokalariak zeuden gunera arte heldu ziren".

Horrez gain, partida horren harira, batzorde berak 4.000 euroko isuna ezarri nahi dio zale bati, baita kirol-aretoetara 12 hilabetez sartzea debekatu ere "bengala bat piztu eta 1. lerroan zeuden zaleei botatzeagatik".