Futbola
Iberdrola Liga
Goi mailako neurketa
eitb.eus
Realak sailkapeneko bigarren postuan dagoen Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Zubietan. Athleticek, bere aldetik, sailkapeneko azken postuetan dagoen Logroñoren aurka jokatuko du.
Realak sailkapeneko bigarren postuan dagoen Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak gaur Zubietan. Athleticek, bere aldetik, sailkapeneko azken postuetan dagoen Logroñoren aurka jokatuko du.
Talde txuri-urdinak neurketa zaila izango du Bartzelonaren aurka gaur 20:45ean Zubietan. Kataluniako taldeak 2-1 irabazi zion Atletico Madril liderrari azken partidan Toni Dugganek luzapenean lortutako golari esker. Realak, beraz, partida ona egin beharko du sailkapeneko goialdeko postuetara gerturatu nahi badu.
Lehoien taldeak, bere aldetik, gaur 18:30ean Las Gaunasen jokatuko du Logroñoren aurka. Errioxako taldeak porrot egin zuen Madrilen aurkako norgehiagokan, 4-0eko markagailuarekin galdu baitzuen azken postuetako bi talde horien arteko partida garrantzitsua. Bilboko taldeak, aldiz, azken partidetan erakutsitako maila onarekin jarraitu, eta hirura luzatu nahi du garaipenen bolada.
Hauek dira 10. jardunaldian izango ditugun partidak:
Gaur, asteazkena (2018-11-22)
- 16:00etan: Espanyol - Madril
- 16:00etan: Malaga - Sevilla
- 18:30ean: Emakumezkoen Valentzia - Albacete Fundazioa (beIN LaLiga)
- 18:30ean: Logroño - Athletic
- 19:30ean: Betis Feminas - Sporting Huelva
- 20:45ean: Real Sociedad - Bartzelona (GolTV)
- 21:00etan: Granadilla Tenerife - Levante
Bihar, osteguna (2018-11-22)
- 20:45ean: Atletico Madril - Rayo Vallecano (GolTV)