Itxi

Futbola

Zozketa

2020ko Eurokoparako sailkatze-faseko multzoak, osatuta

Erredakzioa

Igandean zozketa egin da EURO 2020ko sailkapen-faseko multzoak osatzeko. San Mames txapelketa honetako 13 egoitzetako bat izango da.

  • EURO 2020ko sailkapen-faseko zozketa. Argazkia: EFE

    EURO 2020ko sailkapen-faseko zozketa. Argazkia: EFE

Igande honetan egin da 2020. urteko Eurokopako sailkatze-faseko multzoen zozketa. Guztira 13 egoitza izango ditu hurrengo Eurokopak eta San Mames (Bilbo) izango da egoitza horietako bat.

Espainia F multzoan egongo da, eta Suedia, Norvegia, Errumania, Feroe Irlak eta Malta izango ditu aurkari. Ustez, Espainiak ez luke arazorik izan beharko sailkapena lortzeko, multzo bakoitzetik bi selekzioak lortzen baitute sailkapena.

Espainiako selekzioa 2020ko Eurokopara sailkatzen bada, E multzoan egongo da, eta gutxienez bi neurketa jokatuko ditu San Mamesen. Bilboko estadioak, multzoen faseko hiru partida hartzeaz gain, final-zortzirenetako neurketa bat ere hartuko du.

2020ko EUROKOPARAKO SAILKAPEN-FASEKO MULTZOAK:


A MULTZOA: Ingalaterra, Txekiar Errepublika, Bulgaria, Montenegro eta Kosovo.

B MULTZOA: Portugal, Ukraina, Serbia, Lituania eta Luxemburgo.

C MULTZOA: Herbehereak, Alemania, Ipar Irlanda, Estonia eta Bielorrusia.

D MULTZOA: Suitza, Danimarka, Irlanda, Georgia eta Gibraltar.

E MULTZOA: Kroazia, Gales, Eslovaquia, Hungaria eta Azerbaiyan.

F MULTZOA: Espainia, Suedia, Norvegia, Errumania, Feroe Irlak eta Malta.

G MULTZOA: Polonia, Austria, Israel, Eslovenia, Mazedonia eta Letonia.

H MULTZOA: Frantzia, Islandia, Turkia, Albania, Moldavia eta Andorra.

I MULTZOA: Belgika, Rusia, Eskozia, Txipre, Kazajistan eta San Marino.

J MULTZOA: Italia, Bosnia-Herzegovina, Finlandia, Grezia, Armenia eta Liechtenstein.