Itxi

Futbola

2. Maila

Aitor Karankak entrenatzaile kargua utzi du Nottingham Foresten

Agentziak | Erredakzioa

Klubak onartu egin du gasteiztarraren dimisioa, taldeak azken zazpi partidetan garaipen bakarra lortu baitu.

  • Aitor Karanka

    Aitor Karanka

Aitor Karankak entrenatzaile kargua utzi du Nottingham Forest taldean, emaitza txarren ondorioz. Azken zazpi partidetan garaipen bakarra lortu du Nottingham Forestek, eta, hori dela eta, klubak onartu egin du gasteiztarraren dimisioa.

Teknikariak eta klubak aho batez hartu dute erabakia, eta arazorik gabe sinatu dute Karankaren irteera, bi aldeak erabat ados baitzeuden.

Bigarren entrenatzaileak (Simon Ireland) hartuko du orain taldearen ardura. Egun zazpigarren tokian dago Ingalaterrako bigarren mailako ligan.