Itxi

Futbola

Europa Ligako zozketa

Vila-real eta Valentzia, aurrez aurre, final-laurdenetan

Agentziak | Erredakzioa

Beste hiru kanporaketak hauek dira: Arsenal-Napoli, Benfica-Frankfurt eta Slavia Praga-Chelsea.

  • Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketak

    Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: @EuropaLeague

Vila-realek eta Valentziak indarrak neurtuko dituzte Europa Ligako final-laurdenetan. Kanporaketak apirilaren 11n eta 18an jokatuko dira, UEFAk Nyoneko egoitzan egindako zozketaren arabera.

LaLigako bi taldeen kanporaketa irabazten duenak, Arsenal eta Napoliren artekoaren irabazlearen aurka jokatuko du finalerdietan.

Final-laurdenetako beste bi kanporaketak Benfica-Frankfurt eta Slavia Praga-Chelsea dira.

Finalerdiak maiatzaren 2an eta 9an jokatuko dira, eta final handia maiatzaren 29an, Bakun.