Futbola
Entrenamenduan
Bihotzekoa eman dio Iker Casillasi
Agentziak | Erredakzioa
Portoko atezainari, bihotzekoa eman dio entrenatzen ari zela eta ospitalean dago.
-
Iker Casillas
Iker Casillasi, Real Madrileko jokalari ohia eta egun Portoko atezainari, bihotzekoa eman dio entrenatzen ari zela.
Portugaleko RTP hedabideak jakitera eman duen bezala madrildarra gaizki sentitu eta ospitalera joan behar izan du, baina ondo dago jada.
Halere, ospitalean egon behar du eta 38 urteko jokalariari amaitu zaio denboraldia.