Itxi

Futbola

Fitxaketa

Enrinque Martin nafarra izango da Kordobako entrenatzaile berria

Agentziak | Erredakzioa

Osasunako entrenatzaile ohiak ibilbide luzea du; azken urteetan Leganes, Burgos, Tarrasa, Xerez, Numantzia, Albacete eta Nàstic taldeak zuzendu ditu.

  • Enrique Martin, Kordobako entrenatzaile berria

    Enrique Martin, Kordobako entrenatzaile berria. Argazkia: Efe.

Enrique Martin nafarrak entrenatuko du Kordoba taldea datorren denboraldian, klub andaluziarrak aditzera emandakoaren arabera.

63 urteko entrenatzaileak Rafa Navarrok utzitako lekua beteko du, eta Kordoba 123 Ligatik Bigarren B maila jaitsi zenetik egiten ari den karguen berriztatze prozesuaren parte da. Azken egunetan Alfonso Serrano kirol zuzendari izendatu dute eta idazkaritza teknikoa, berriz, Jorge Pérez de Cozarrek eramango du.

Enrique Martinen fitxaketa gidoi aldaketa da entrenatzaile kargurako aurretik agertutako asmoei dagokienez, Raul Agné edo Jose Maria Salmeron izan dira talde andaluziarra entrenatzeko hautagai nagusiak.

Martinek Kordoba Bigarren Mailara bueltatzeko erronka nagusia izango du 2019-2020 denboraldian.

Nafarrak urte mordoa eman ditu Osasunan (jokalari aritu zen urte guztiak talde gorritxoan egin zituen, eta entrenatzaile gisa ere harrobiko taldeetatik hasi eta lehen mailara iritsi da). Baina, horrez gain, beste talde batzuk ere zuzendu ditu:  Leganes, Burgos, Tarrasa, Xerez, Numantzia, Albacete eta Nàstic.