Itxi

Futbola

Final-laurdenak

Rapinoek finalerdietan sartu du AEB, Frantziari nagusituta

Agentziak | Erredakzioa

Jokalari estatubatuarraren bi golek eta bere taldearen nagusitasunak aukerarik gabe utzi ditu Frantziarrak. 1-2 izan da azken emaitza.

  • Estatu Batuetako jokalariak, finalerdietarako sailkapena ospatzen

    Estatu Batuetako jokalariak, finalerdietarako sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.

AEB munduko talderik onena dela argi utzi du Frantziako Munduko futbol txapelketan, etxeko selekzioa partida bizi batean kanporatuta. Estatubatuarren kalitatea eta Megan Rapinoe izarra erabakigarriak izan dira taldea finalerdietan sartzeko.

Txapelketan ikusminik handienetarikoa sortu duen partida zen, eta ikusmin horri ondo erantzun dio. Estatubatuarrek jokoa ondo kontrolatu dute eta atzean oso sendo aritu dira.

Lehen gola Megan Rapinoek egin du 5. minutuan, falta bat areatik gertu atera ostean. Gol goiztiarrak neurketa goitik behera baldintzatu du.

Txapelketa honetan sartu duen laugarren gola izan da. Bitxikeri moduan, Rapinoek ez du oraingoan ere AEBeko ereserkia abestu, Donald Trump presidentearen politiken kontrako protesta egiteko.  

Bigarren zatia estatubatuarren kontrolpean hasi da, baina frantziarrek berehala irauli dute egoera eta aurkariak euren zelaian sartu dituzte.

Baina etxekoak hobeto jokatzen aritu direnean, Rapinoek bigarren gola sartu du, Heathek atzera egindako pase bat aprobetxatuta.

Norgehiagokako azken minutuetan, frantziarrek gola egin dute, eta horrek indarra eman die, baina ez dute arrisku handirik sortu estatubatuarren ate inguruan.



Ficha técnica

1 - Frantzia: Bouhaddi; Torrent, Mbock Bathy Nka, Renard, Majri; Henry, Bussaglia; Diani, Thiney, Le Sommer (Asseyi, 82. min); Gauvin (Cascarino, 76. min).

2 - AEB: Naeher; O'Hara, Dahlkemper, Sauerbrunn, Dunn; Lavelle (Horan, 63. min), Ertz, Mewis (Lloyd, 82. min); Heath, Morgan eta Rapinoe (Press, 87. min).

Golak: 0-1, 5. min: Rapinoe. 0-2, 65. min: Rapinoe. 1-2, 82. min, Renard.