Futbola
Fitxaketa
Wayne Rooney Derby Countyko jokalari-entrenatzailea izango da
Agentziak | Erredakzioa
Aurrelaria bigarren mailako taldearekin arituko da 2020ko urtarriletik aurrera, 2021eko ekainera arte. Gainera, beste urte batera luzatzeko aukera ere izango du.
-
Wayne Rooneyk Derby Countyn izango duen kamisetarekin. Argazkia: Wayne Rooney
Derby Countyk ofizial egin du Wayne Rooneyren fitxaketa. Jokalariak 2020ko urtarriletik 2021eko ekainera arteko kontratua izango du, eta urtebete luzatzeko aukera izango du. Gainera, jokalaria izateaz gain, Phillip Cocu entrenatzaile herbeheretarrarekin batera arituko da talde teknikoan.
Aurrelari britainiarra Ingalaterrara bueltatuko da Ameriketako Estatu Batuetako DC Uniteden hiru denboraldi jokatu ostean. Rooney Championship lehiaketan (Ingalaterrako bigarren mailan) jokatzen duen Derbyshireko aurrelari berria izango da.
Taldeko enpresaburuak emozioz egin du ofizial aurrelari historikoaren fitxaketa: "Waynek gure taldearen irudia hobetzeaz gain, taldearen kalitatea nabarmen handituko du".
Wayne Rooney (33 urte) 2020ko urtarrilean hasiko da Ingalaterrako taldearekin, AEBko MLS ligan denboraldia amaitu ondoren.
¿ 359 career goals
— Derby County (@dcfcofficial) August 6, 2019
¿ 120 England caps
¿ Premier League x5
¿ League Cup x3
¿ FA Cup x1
¿ UEFA Champions League x1
¿ UEFA Europa League x1
¿ FIFA Club World Cup x1