Itxi

Futbola

Adierazpen ofiziala

Euskal Selekzioa - Argentina partida, bertan behera

eitb.eus

Halere, Euskal Federazioa erabakiaren arduradunekin harremanak mantentzen ari da egoera zuzentzeko.

  • Euskal Selekzioa vs Argentina

    Euskal Selekzioa vs Argentina

Euskadiko Futbol Federazioak (EFF-FVF) jakinarazi egin du Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera geratu dela argentinarrek horrela erabaki omen dutelako.

EFF-ren adierazpen ofiziala:

Argentinak Euskal Selekzioaren kontra jokatu beharreko partida bertan behera utzi ondoren, Federazioak jakinarazi gura du:

1- Erabakiaren arduradunekin harremanak mantentzen ditugula, egoera zuzentzeko.

2- Hala ere, esandako kudeaketa zailtasunak alde batera utzi gabe, Euskadiko Futbol Federakundeak laster prentsa agerraldi bat egingo du, non Presidenteak egindako Kudeaketa eta lortutako emaitzaren xehetasunak emango ditu.

Neurketa urriaren 13an jokatu behar zen Katedralean. Panaman jokatu ostean, Euskal Selekzioa etxera itzuliko zen mundu mailako selekzio baten kontra jokatzeko. Argentina egun dagoen selekzio onentsuena da. Bi aldiz irabazi du Munduko Txapelketa (1978 eta 1986), eta hamalau aldiz Amerika Kopa.

Egun hamargarren postuan dago UEFAren zerrendan. Ikuskizun paregabea espero zen.