Itxi

Futbola

Luzarorako lesioa

Markel Bergara elgoibartarrak min hartu du berriro

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Realeko jokalari ohiak hainbat lesio izan ditu azkenaldian, eta urtebete baino gehiago zeraman ia jokatu gabe.

  • Markel Bergara

    Markel Bergara. Artxiboko argazkia: EFE

Markel Bergara Getafeko erdilari gipuzkoarrak eskuin hankako kanpoko meniskoa hautsi zuen asteartean, taldearekin entrenatzen ari zela, eta zenbait hilabete eman beharko ditu zelaietatik urruti.

Realeko jokalari ohiak hainbat lesio jasan ditu azkenaldian, eta urtebete baino gehiago zeraman ia jokatu gabe.

Aitzitik, zorigaiztoko bolada atzean uztekotan zegoela zirudienean (Athleticen eta Alavesen aurka minutu batzuk jokatu zituen Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldietan), berriro hartu du min.

Bergara 2017/2018 denboraldian heldu zen Getafera, eta jokalari garrantzitsua izan zen hasierako 15 jardunaldietan Jose Bordalas entrenatzailearen aginduetara. Aitzitik, gipuzkoarraren zorigaitza 2017ko abenduan hasi zen, Eibarren aurkako neurketan, eskuin hankako kanpoko meniskoa apurtu baitzuen orduan ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak