Futbola
Lortzen duten bigarrena
Corinthians, Libertadores Kopako txapelduna
Agencias | Redacción
Quiton jokatutako partidan 2-0 gainditu dute Ferroviaria taldea Giovanna Crivelariren eta y Juliete Silvaren golei esker.
-
Corinthians, titulua ospatzen. Argazkia: EFE
Brasileko Corinthiansek Emakumezkoen Libertadores Kopa irabazi du Ekuadorreko Ferroviariari 2-0 irabazita.
Quiton jokatutako partidan Giovanna Crivelarik eta Juliete Silvak egin zituzten bi golak eta Corinthiasentzat historian lortzen duten bigarren Libertadores Kopa da, aurrenekoa 2017an erdietsi zuten, Paraguain.
Ekuadorren jokatutako txapelketan 16 gol egin ditu talde brasildarrak eta ez du golik jaso sei partidetan.
Guztira Hego Ameriketako hamasei talde lehiatu dira eta hirugarren postua Kolonbiako Americak lortu du Paraguaiko Cerro Porteño taldearen kontra 3-1 irabazi eta gero.
¿¿ É o bicampeão da #LibertadoresFEM! Pode festejar, @SCCPFutFeminino!
— CONMEBOL Libertadores Femenina (@LibertadoresFEM) October 29, 2019
¿ ¡Es bicampeón de la #LibertadoresFEM! Hora de festejar, #Corinthians. pic.twitter.com/ir5YJDUNMz