Itxi

Futbola

202ko Eurokopa

Finlandiak sailkapen historikoa erdietsi du eta Suedia ere Eurokopan izango da

eitb.eus

2020ko Eurokopara sailkatzeko multzoen faseko bederatzigarren jardunaldia larunbatean amaituko da.

  • Finlandiak 3-0 irabazi dio Lienchesteini.

    Finlandiak 3-0 irabazi dio Lienchesteini. Argazkia: EFE.

Liechtensteinen aurkako garaipenarekin (3-0) Finlandiako selekzioak balentria historikoa erdietsi du ostiral honetan, lehendabizikoz lortu baitu Eurokopa batean izateko sailkapena. Hain zuzen ere, J multzoko bigarren sailkatu gisa bereganatu du aukera hori, bederatzitik bederatzi neurketa irabazi dituen Italiaren atzetik, alegia.

Suediak, bere aldetik, Errumanian 0-2 irabazita lortu du azken fasean izateko eskubidea. Suediarrek ere euren multzoko (F) bigarren sailkatu gisa egin dute aurrera,  Espainiarentzat izan baita lehenengoa, Malta 7-0 azpiratu eta gero.

9. JARDUNALDIA:

Ostirala, azaroak 15

Armenia – Grezia (0-1)
Finlandia – Liechtenstein (3-0)
Norvegia – Faroeak (4-0)
Bosnia-Herzegovina – Italia (0-3)
Danimarka – Gibraltar (6-0)
Errumania – Suedia (0-2)
Espainia – Malta (7-0)
Suitza – Georgia (1-0)

Frantzia, Ingalaterra, Turkia eta Txekia ostegunean sailkatu ziren

Frantzia, egungo munduko txapelduna, Ingalaterra, Turkia eta Txekiak ostegunean eskuratu zuten 2020ko Eurokopako azken fasean izateko pasea. Portugal azken edizioko txapeldunak ez du oraindik bere parte-hartzea ziurtatu, Lituaniari 6 eta 0 irabazi arren.

Ingalaterra aise nagusitu zitzaion Kosovori (7-0). Argazkia: EFE

Osteguna, azaroak 14

Turkia – Islandia (0-0)
Albania – Andorra (2-2)
Txekia – Kosovo (2-1)
Ingalaterra – Montenegro (7-0)
Frantzia – Moldavia (2-1)
Portugal – Lituania (6-0)
Serbia – Luxenburgo (3-2)

Larunbatean amaituko da sailkapen faseko 9. jardunaldia

Larunbata, azaroak 16

Zipre – Eskozia (15:00)
Azerbaijan – Gales (18:00)
Errusia – Belgika (18:00)
San Marino – Kazakhstan (18:00)
Eslovenia – Letonia (18:00)
Austria - Ipar Mazedonia (20:45)
Kroazia – Eslovakia (20:45)
Alemania – Bielorrusia (20:45)
Israel – Polonia (20:45)
Ipar Irlanda – Holanda (20:45)