Itxi

Futbola

Premier League

Mourinho, Tottenhameko entrenatzaile berria

Agentziak | Erredakzioa

Emaitza txarren ondorioz Mauricio Pochettino argentinarra kendu zuten bart kargutik.

  • Jose Mourinho, United taldean zegoenean

    Jose Mourinho, United taldean zegoenean

José Mourinho izango da Tottenham Hotspur taldearen teknikaria 2023ra arte, Daniel Levy presidenteak gaur iragarri duen bezala.

Premier League txapelketan izandako emaitza txarren ondorioz Mauricio Pochettino argentinarra kendu zuten bart kargutik.

Agiri baten bitartez Levyk horrela definitu du: 'Jose Mourinho futbolean arrakasta handia izan duen entrenatzailea da. Esperientzia handikoa, taldeentzako inspirazioa izan daiteke eta oso teknikari ona'