Itxi

Futbola

Libertadores Kopa 2019

Flamengo, txapeldun azken lau minutuetan Riverren aurkako finaleko emaitza iraulita

Erredakzioa

Talde brasildarrak irabazi du Hego Amerikako titulu garrantzitsuena. River Plate 0-1 irabazten zebilen 88. minutuan, baina Gabigolen bi golek garaipena eman zioten Flamengori.

  • Flamengo, Libertadores Kopa. Argazkia: EFE

    Flamengoko jokalariak Libertadoreseko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Flamengo da 2019ko Libertadores Kopako txapelduna, River Plateri 1-2ko emaitzarekin finala irabazita Limako (Peru) Monumental estadioan. Txapelketaren 60 urteko historian finala partida bakarrera jokatzen den lehen aldia izan da aurtengoa.

River Platek aurrea hartu zuen 14. minutuan Rafael Santos Borrek sartutako golari esker (0-1). Kontrolpean izan zuen lehia talde argentinarrak, baina 89. minutuan Flamengok partida berdindu zuen, Gabriel Barbosa 'Gabigol'en golari esker (1-1). Luzapenean, 92. minutuan, Flamengok emaitza irauli zuen 'Gabigol'en beste gol batekin (2-1). Partida amaitu orduko, Flamengoko golegilea egotzi zuen epaileak.

Flamengok 1981ean irabazi zuen bere lehen Libertadores Kopa, eta ordutik ez zen inoiz finalera iritsi.

Fitxa teknikoa:

2. Flamengo: Diego Alves; Rafinha, Rodrigo Caio, Pablo Marí, Filipe Luís; Everton Ribeiro, Gerson (66. min, Diego), Willian Arão (Vitinho), Giorgian De Arrascaeta (94. min, Robert Piris), Bruno Henrique; eta Gabriel Barbosa.

Entrenatzaiea: Jorge Jesus.

1. River Plate: Franco Armani; Gonzalo Montiel, Lucas Martinez Quarta, Javier Pínola, Milton Casco (77. min, Paulo Diaz); Exequiel Palacios, Enzo Perez, Ignacio Fernandez (69. min, Julian Alvarez), Nicolás De la Cruz; Matias Suarez eta Rafael Santos Borre (75. min, Lucas Pratto).

Entrenatzailea: Marcelo Gallardo.

Golak: 0-1, 14. min: Rafael Santos Borre. 1-1, 89. min: Gabriel Barbosa. 2-1, 92. min, Gabriel Barbosa.