Futbola
Prentsaurrekoa
Luis Enrique: 'Robert Moreno nire staff teknikoan ez jarraitzearen erruduna ni naiz'
Agentziak | Erredakzioa
Asturiarra prentsa aurrean agertu da azken asteetan izandako polemika argitu nahian.
Luis Enrique Martinez Espainiako entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Las Rozasen.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Luis Enrique hautatzaile kargua berriro hartzen zuela esan zuen aurreko astean, Robert Morenoren ordez eta ondorioz, asturiarrak gauzak argitu nahi izan ditu.
Sendo agertu da kazetarien aurrean, ''Robert Moreno nire staff teknikoan ez jarraitzearen erruduna ni naiz, ez beste inor. Desleiala izan da, gehiegizko anbizioa izan du'.
Polemikaren amaitu nahi izan du, 'Moreno ez jarraitzea ez da Federazioaren errua, ezta Luis Rubialesena, nirea baizik. Irailaren 12an hasi zen dena. 20-30 minutuko bilera izan genuen nire etxean. Bertan, Robertek Eurokopan egon nahi zuela sumatu nuen, eta txapelketa eta gero nire bigarrena berriro izateko prest zegoela esan zidan ere. Ilusioa egitea ulertzen dut, eta bere bizitzan aukera paregabea dela ere, baina gehiegizko anbizioa ez da ona'.
Bere jarrera edo planta ez zitzaion batere gustatu Luis Enriqueri, 'niretzako desleiala izan da, nik ez nuke inoiz egingo, eta horrelakorik ez dut nire lan taldean nahi'.