Itxi

Futbola

BIGARREN B

Real Union-Calahorra, larunbatean, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EITB.EUS

Bigarren B Mailako 2. multzoko 20. jardunaldiko partida 16:00etan hasita izango da ikusgai.

  • Real Unión

    Real Unión tldearen gola Jumillaren aurka. Argazkia: EITB

Larunbatean, Bigarren B Mailako 2. multzoko 20. jardunaldiko Real Union-Calahorra partida jokatuko da, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 16:00etan.

Irundarrek Haro Deportivo menderatu zuten azken partidan, eta emaitza bera errepikatu nahi dute Errioxako taldearen kontra, etxean. Taularen erdian daude, hamargarren postuan.

Calahorrak, aldiz, Amorebietaren aurkako azken partida galdu zuen, eta zazpigarrena da sailkapenean, Osasuna Promesas taldearen atzetik.

BIGARREN B MAILAKO 2. MULTZOKO 20. JARDUNALDIA

Real Union - Calahorra

Osasuna B - Tudelano
 
Arenas - Salamanca
 
Burgos - Real Sociedad B
 
Guijuelo - Leioa
 
Izarra - Real Valladolid Promesas
 
Logroñes - Alaves B
 
Amorebieta - Cultural Leonesa
 
Bilbao Athletic - Haro Deportivo
 
Unionistas - Barakaldo