Futbola
Fitxaketa
Jose Angel Zigandak Oviedo zuzenduko du
eitb.eus
Nafarra denboraldia amaitu arte izango da talde asturiarraren entrenatzailea.
-
Cuco Ziganda. Argazkia: Oviedo
Real Oviedok eta Jose Angel Zigandak akordioa itxi dute teknikari nafarra taldea zuzentzeko denboraldia amaitu arte. Beste urte bat aukerazkoa izango da.
Ziganda gaur bertan hasiko da lanean, eta goizeko lan saioa zuzenduko du. Berarekin batera, bigarren entrenatzaile bezala Bingen Arostegui egongo da eta egungo talde teknikoa mantenduko da, hots, Alberto Martinez, Sergio Segura eta Jaime Arias.
Orain arte bigarren teknikoa izan den Javier Benavidesek klubean jarraituko du beste zeregin batzuetan.
José Ángel Ziganda se pondrá al frente del equipo este miércoles, a las 10:45 horas, en entrenamiento a puerta cerrada en El Requexón #ZigandaOviedista #RealOviedo pic.twitter.com/8L7hIAU8Rz
— Real Oviedo (@RealOviedo) February 18, 2020