Itxi

Futbola

Koronabirusa

Futboleko eta saskibaloiko Real Madril taldea koarentenan, positibo baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Saskibaloi taldeko jokalari batek positibo eman du ostegun goizean egindako kontrol batean.

  • Real Madrileko jokalariak, gol bat ospatzen

    Real Madrileko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Futboleko eta saskibaloiko Real Madrileko taldeak koarentenan daude, koronabirusagatik, jokalari batek positibo eman duela jakin ostean.

Saskibaloi taldeko jokalari bat da izan da positibo eman duela, ostegun goizean egindako osasun azterketa batean. Jarraian, jokalari guztiak Valdebebas kirol hiritik atera dituzte, bertan baitzeuden ostiralean Eibarren aurka jokatu behar zuten partida prestatzen, futbol jardunaldi osoa bertan behera geratuko zela jakin aurretik.