Itxi

Futbola

Ligak ez du datarik

Maiatzaren 18tik taldeen entrenamenduekin hasiko dira Italian

eitb.eus

Lehen ministroak bigarren fasean hasiko direla iragarri zuen igandean.

  • Dybala eta Ronaldo, Juventuseko jokalariak

    Dybala eta Ronaldo, Juventuseko jokalariak

Italiako futbol taldeek maiatzaren 18an entrenamenduekin hasteko baimena izango dutela iragarri du Giuseppe Conte lehen ministroak.

Prentsa aurrean agerraldia egin zuen igandean eta bertan koronabirusaren pandemiaren osasun alarmaren bigarren fasean sartuko direla iragarri du. Halere, txapelketa noiz hasi daitekeen ez zuen aurreratu, ez dakite futbola noiz hasiko den ezta gainerako kirolak.

Giuseppe Conte oso futbol zalea da eta bere desioa Serie A zenbat eta arinago hastea da, baina Gobernuan ez dute nahi futbolariak gaixotzea eta horregatik oso ondo aztertuko dute egoera jakiteko txapelketa amaitzeko aukera dagoen ala ez.

Egun, Italian, 26.000 pertsona zendu dira COVID-19agatik.