Itxi

2020/05/28

12:38

Futbola

3.478 milioi euro

Real Madril, Europan balio handien duen kluba

eitb.eus

Manchester United eta Bartzelona bigarren eta hirugarren daude, hurrenez hurren; Athletic 29. tokian dago.

  • Real Madrileko jokalariak

    Real Madrileko jokalariak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

KPMG enpresak urtero egindako azterketaren eta ebaluazioaren ondorioz Real Madril taldea da Europan balio handien dagoen futbol kluba. Manchester United bigarren dago eta hirugarren tokira Bartzelona igo da.

TOP 3a

1. Real Madril, 3.478 milioi euro (+ %7,9 aurreko urtearekin alderatuta)

2. Manchester United, 3.342 milioi euro  (+ %4,2).

3. Bartzelona, 3.193 milioi euro (+ %19,3)

Laugarren postuan Bayern de Munich dago (2.878 milioi), ondoren Liverpool (5., 2.658 milioi), Manchester City (6., 2.606 milioi), Chelsea (7., 2.218 milioi), Tottenham (8., 2.067 milioi), Paris Saint-Germain (9., 1.911 milioi) eta Arsenal (10., 1.852 milioi).

Santander LaLigako taldeei dagokionez Real Madril eta Bartzelona eta gero zazpi talde daude lehenengo 32ren artean:

13. Atletico Madril (1.197 milioi)

25. Valentzia (408 milioi)

26. Sevilla (372 milioi)

29. Athletic (320 milioi)

32. Vila-real (301 milioi).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;