Itxi

Futbola

Presidentea hautatzeko

Espainiako Futbol Federazioak hauteskundeak deitu ditu, abuztuaren 17rako

Agentziak | Erredakzioa

Hauteskundeak egun horretan egin ahal izateko, Kirol Kontseilu Nagusiak balioduntzat jo behar du abuztua; bestela, irailaren 17an egingo lituzkete.

  • Luis Rubiales, Espainiako Futbol Federazioko presidentea

    Luis Rubiales, Espainiako Futbol Federazioko presidentea. Argazkia: EFE.

Espainiako Futbol Federazioak presidentetzarako hauteskundeak deitu ditu asteazken honetan; hain zuzen, abuztuaren 17an egingo dituzte. Horretarako, Kirol Kontseilu Nagusiak balioduntzat jo behar du abuztua; bestela, irailaren 17an egingo lituzkete.

Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzak hauteskunde-egutegiko datak zehaztu ditu: Batzar Nagusiko 140 kideak uztailaren 20an berrituko dituzte, eta presidentea eta Batzorde Ordezkariko kideak abuztuaren 17an edo irailaren 17an aukeratuko dituzte (abuztua balioduntzat jotzekotan, abuztuaren 17an).

Batzar Nagusirako hautagaitzak, ekainaren 12tik 24ra arte aurkeztu ahalko dituzte, eta uztailaren 3an aldarrikatuko dituzte behin betiko. Uztailaren 13ra arte, posta bidezko botoa eman ahalko dute (ekainaren 11tik 24ra arte eskatu ahalko da hori, Correoseko bulegoetan eta notariotzetan). Hala adierazi du Federazioak; Hauteskunde Batzordeko kideak ere izendatu dituzte.