Itxi

Futbola

Uztailaren 18an

Bilbao Athletic-Badajoz, 2. Mailara igotzeko lehen partida

eitb.eus

Multzoetako hirugarren postuetako taldeen arteko kanporaketa da aurrenekoa zuri-gorrientzat. Algecirasen jokatuko da neurketa.

  • Joseba Etxeberria

    Joseba Etxeberria

Joseba Etxeberriak zuzentzen duen Bilbao Athleticek CD Badajozen kontra jokatuko du uztailaren 18an 2. Mailara igotzeko lehen kanporaketan, Marbellako Puerto Banusen egindako zozketaren ondorioz.

Partida Algeciraseko Nuevo Mirador futbol-zelaian izango da eta Bigarren Mailara igotzeko beste bi kanporaketa gainditu beharko dituzte bizkaitarrek.

Bigarren B Mailako lau txapeldunen artean bik igoera lortu dute zuzenean; Castello - Logroñes eta Cartagena - Atletico Baleares dira suertatutako partidak.

Txapeldunen arteko partidak

Uztailak 18, Castello - Logroñes (La Rosaleda, Malaga)

Uztailak 19, Atleético Baleares-Cartagena (La Rosaleda, Malaga)

Gainerako kanporaketak

Uztailak 18, Marbella - Peña Deportiva (Marbella Football Centre)

Uztailak 18, Ibiza - Cornella (Ciudad de Malaga)

Uztailak 18, Athletic Club B - C.D.Badajoz (Nuevo Mirador, Algeciras)

Uztailak 19, Bartzelona B - Valladolid Promesas (Ciudad de Malaga)

Uztailak 19, Cultural y Deportiva Leonesa - Yeclano Deportivo (Marbella Football Centre)

Uztailak 19, Sabadell - Atletico B (Nuevo Mirador, Algeciras)

> Sei partida horietako garaileek eta txapeldunen kanporaketako galtzaileek beste kanporaketa bati egingo diote aurre eta hori gainditzen dutenek uztailaren 26an izango dute azken kanporaketa  Bigarren Mailara igotzeko.